| 
		   
        http://www.ikuspegi.org/eus/main.htm 
          Immigrazioaren Euskal Behatokia, Ikuspegi, EAEn atzerritarren immigrazioaren  fenomenoaren aintzatespen sistematikorako tresna da. 
        http://apliweb.mec.es/creade/index.do 
          CREADE (Hezkuntzan Kultur Aniztasuna Artatzeko Baliabideen Zentroa) CIDEren  (Heziketa arloko Ikerketa eta Dokumentazio Zentroa) proiektu bat da eta, beraz,  MECena (Hezkuntza eta Zientzia Ministerioa). Gizarte eta hezkuntza arloko  profesionalek kultur aniztasunari eta beronen inplikazioei buruz dituzten  kezkei erantzuteko sortu da, eta erreferente bihurtzeko asmoa dauka, bai  estatuan zein nazioartean. 
                  http://www.aulaintercultural.org/sommaire.php3?lang=eu 
          Aulaintercultural erakundearen oinarrizko helburua kultura desberdinen arteko  errespetuaren eta bizikidetzaren aldeko heziketan aurrera egitea da,  indarkeriarik gabeko espazioak sortuz eta ekonomia, kultur edo sexu  arrazoiengatiko diskriminazioa borrokatuz. 
        http://www.edualter.org/ 
              Bake, garapen eta kultura aniztasunerako heziketa baliabideen sarea. 
        http://www.proyecto-atlantida.org/ 
              Talde honen xedea da eskola publikoak gaur egun dituen arazoei buruzko gogoeta  egitea, eta, era berean, hobekuntzak proposatzea, gurasoen zein irakasle eta  ikasleen egoera sozial, afektibo eta ekonomikoa kontuan hartuta, betiere,  eskolaren antolamendu eta funtzionamendu demokratikoak ahalbidetuko dituzten  balioak garatzeko asmoarekin. 
         http://www.bantaba.ehu.es/bantaba/index_eu 
          Giza garapenean, hezkuntza globalean eta herritarren partaidetzan lan egiten  dutenentzako edo interesa dutenentzako baliabide sorta. Bost sarrera desberdinen bitartez, dokumentazioa, lotura, proposamen didaktikoak,  erreferentzia bibliografikoak eta giza garapenaren, elkartasunaren eta  zuzentasunaren (bere dimentsio guztietan) ikuspegitik gizartea eraldatzeko lan  egiten dutenentzako erabilgarriak izan daitezkeen zenbait tresna eskaintzen  ditu. 
        http://www.educacionsinfronteras.org/ 
              Educación sin Fronteras nazioarteko bokazioa duen GGKE bat da. Laikoa,  independentea eta irabazi asmorik gabekoa da. Solidarioa da egoerarik  txarrenean eta baztertuta dauden giza populazio eta kulturekin, eta garapen  bidean dauden herrialdeetako heziketa arazoen gaineko gogoeta eta azterketa  egiteko espazio gisa sortu zen. 
        http://www.intermon.org/  
              Intermón Oxfam egoera txarrean dauden populazioekin eta populazioentzat borroka  egiten duen erakundea da, mugimendu global handi baten parte gisa. Erakundearen  helburua bidegabekeria eta pobrezia desagerraraztea da, eta gizon-emakume  guztiek beren eskubideak guztiz gauzatzeko eta bizitza duina izateko egiten du  lan. 
        http://www1.universia.net/CatalogaXXI/C10066PPESII1/E150535/index.html 
              Valentziako Erkidegoko Elkartasunaren eta Boluntariotzaren Fundazioa erakunde  pribatua da, irabazi asmorik gabekoa. Generalitat Valencianako Conselleria  de Bienestar Social eta Bancajak sortu zuten 2001eko martxoaren 9an.  Fundazioaren helburua boluntariotza bultzatu, sustatu eta ahalbidetzea da, bai  eta elkartasuna ere, Valentziako Erkidegoan beharrizana duten pertsonekin, eta,  era berean, asistentzia eta gizarte-zerbitzuak bultzatzea Valentziako  Erkidegoaren eremuan. 
        http://www.interculturalia.org/ 
              Pentsamendu-taldea da, irabazi asmorik gabekoa. Helburua hezitzaileen eta  gizarte-agenteen trebakuntza da, bai eta sentsibilizazioa eta kontzientziazio  soziala ere, kultura aniztasunaren esparruan. 
        http://www.stop-discrimination.info/ 
            Europako Batzordearen web orria, diskriminazioaren aurkakoa. EB osoko  “Aniztasunaren alde. Diskriminazioaren aurka” kanpainarako informazio-iturri  gisa balio du. Era berean, Europako Batzordeko Zuzendaritza Nagusiak  enplegurako, gizarte-gaietarako eta diskriminazioari aurre egiteko aukera  berdintasuna ezartzeko abiarazitako neurriei buruzko oinarrizko informazioa ere  aurkituko duzu. 
        http://www.educared.net/futuro/ 
          Arrisku egoeran dauden ume eta gazteentzako heziketa sarea sortzeko tresna.  Integrazio-proiektua da, eta ekintza-ardatz bi ditu abiapuntu: osasunerako  heziketa eta garapen komunitarioa. Halaber, batetik, teknologia berrien  erabilera eta ezagutza, eta, bestetik, ezagutza eraikitzea eragiten duten  talde-dinamikak integratzen ditu. 
        http://www.mondialogo.org  
          Mondialogo erakundearen asmoa kulturen arteko elkarrizketa, ulermena eta  gazteen arteko trukea sustatzea da. UNESCOk eta DaimlerChryslerrek bultzatu  dute elkarrekin. 
          Helburua da kultura aniztasunak daukan garrantziari buruzko informazioa  aurkeztea, eta, batez ere gazteak, kulturen arteko trukearen beharrizanaz eta  abantailez konbentzitzea. 
         http://portales.educared.net/convivenciaescolar/gestiondecentrosinterculturales/home.html 
        FETE-UGT-ren Idazkaritza Teknikoaren proposamena da kultura arteko zentroen 
kudeaketarako irizpideak sustatzeko 
        http://www.afs-intercultura.org 
        AFS Intercultura Espaņa, irabazi asmorik gabeko boluntariotzako elkarte bat da, ez duena inongo  lotura erlijioso edota politikorik. 1954tik aurrera, kultura arteko hezkuntza-aukerak bultzatzen ditu bidezkoagoa eta baketsuagoa den mundua sortzeko beharrezkoak diren ezagutzak, trebetasunak eta ulermena pertsonei garatzen laguntzeko asmoz. Estatus aholku-emailea du Nazio Batuen (EGK), UNESCO eta  Europako Kontseiluaren aurrean. Espainiako Gazteria Kontseiluko kidea da, eta Gazteriaren Institutuan (Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerio) erregistratu dago. 
        http://www.intolerantesanonimos.org/index_cas.php 
          Diskriminazioa  pairatzen duten pertsonei, diskriminazioaren  aurka borrokatu nahi dutenei eta une batzuetan intolerantzia bere barnean  aurkitzen dutenei  laguntza eta  baliabideak eskaintzen dizkie, Gazteriaren Erakundearen ekimena da. http://www.gitanos.org/servicios/quienes/home  
        Fundación Secretariado General Gitanokijito herriaren dimentzioi guztietan erabateko  sustapena uzitzen du. Helburu honekin ijitoaren erkidegoarentzat politika  aktibagoak garatzeko ekimenak gauzatzen dituzte eta kolektibo honi zerbitzu  konkretuak eskaintzen dizkiote.  
        
  |